XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
I Urdaibai Egunak bisitariz gainezka jarri eban MundakaI Urdaibai Egunaren ospakizunak bi helburu nagusitan biltzen ebazan Patronato arduradunen nahiak: Erreserba, ekitaldi ludiko baten bidez, jendeari ezagutaraztea eta oroimenerako topagune bihurtzea , (hamabost urte dira Unescok izendapen famatua egin ebala eta beste hamar bete dira Legea indarrean jarri zanetik).
Inaugurazio ofiziala goizeko hamaiketan burutu eben instituzioetako ordezkariek, Esther Larrañaga Ingurugiro Sailburuordearen presentziaz.
Instituzio buruek Edorta Jimenez idazle mundakarrak txalupaz prestatutako bidaiaz gozatu eben: Izaro eta errekako ibilbide ekologikoa bisitatuz.
Eguzki talde ekologistako partaideek ordea, ihardunaldiari kutsu errebindikatiboa emoteko aukera, ezin hobeto aprobetxatu eben, pankarta batenpean euren desadostasuna erakutsiz.
Ekologisten ustetan, Jaurlaritzak ingurugiroarekiko erasoak baimendu dauz: errepideak, aparkalekuak, kanpinak eta ibilbideak jarriz gune babestuetan.
Xabier Maiztegi Fundaziokoek